UP-O ROGAINE



Zertan datza orientazio froga bat?

Irtetzeko ordurarte ez dakigu norantza joan beharko garen. Irteerarekin batera, mapa hartu eta bertan Kontrol Puntu batzuk ikusiko ditugu markatuta zirkulu batzuen bidez. Zirkulu hoietako bakoitzak tokian egongo den baliza bat errepresentatzen du. Bertara joan, kontrol txartela balizan egongo den pintza zulatzaile batekin markatu eta hurrengo Kontrol Puntura...


Zer da Rogaine bat?

Taldean egin ohi den orientazio froga bat da. 2-5 lagun talde bakoitzean. Denak ordu berean irten eta gehienezko ordu bat izaten dute. 3, 5, 7 edota egunak. Taldekide guztiak elkarrekin joan behar dira
eta beraiek erabakitzen duten kontrol puntuetatik pasako dira. Ordu barruan heltzen direnen artean zenbat eta kontrol puntu gehiagotik pasatu orduan eta puntuazio handiagoa du taldeak.


Up-O Rogaine Herrikoiaren berezitasunak.

Areatzak Kirol Kultur Batzordeak "AKKB" eta Arteako Kirol Kultur eta Euskara Taldeak "AKKT"-ren artean antolatu dugu froga hau.
Froga hau orientazioan berriak direnentzat pentsatuta dago. Kontrol Puntu asko daude ipinita eta orientazioa erraza da.
3 ordu gehienez ipini dugu gaztetxoen partehartzea bultzatzeko. Taldeetan neska eta mutilak egon daitezke, ez da kategoria desberdinik egongo.
Desnibela aukeratzen duzun ibilbidearen arabera izango da. Froga hau ez dago pentsatuta korrika egiteko, baina korrika ere egin daiteke.
Froga bukatutakoan helmugakoei kontrol txartela eman, dutxatu eta bazkaltzeko: PARRILLADA
Ez da irabazleentzako saririk izango, baina partehartzaile guztien artean opariren bat sorteatuko dugu bazkarian zehar.








       IRTEERA
     Areatzako plazan.


       PROGRAMA

     9:00etan taldekideen harrera zabalduko da
     9:45etan azalpen labur bat
     10:00etan froga hasiko da
     13:00etan helmugan egon beharra dago
     14:30 "parrillada"
     16:30 Greko-erromatar borroka erakustaldia


       DUTXAK
     Dutxatzeko aukera egongo da.








      IZEN EMATEAK
     Taldekide bakoitzak 10€, 5€ AKKT edo AKKB bazkidea bazara.

2014. urteko, lehen hiruhilabeteko programazioa


AKKB-ren Memoria aurkezpenean azaldu genuen moduan, 2013. urtea ez da erreza izan; baina, aldi berean, harro egoteko modukoa izan da: 200 bazkide, 35 babesle, 50 kultur eta kirol ekintza baino gehiago, 200 egutegi, 65 kartel, 130 "Me gusta" Facebooken, 7000 ikustaldi blogean,...

  Baina zenbaki guzti horietaz aparte,  2013. urte amaieran berri oso ona jaso gendun mendi federaziotik: Lamino kirol klubak
federatzeko ahalmena lortu egin dau, eta 40 federatu lortu doguz. Berri hau
ospatuteko "Areatzako lehen mendi fotografi lehiaketa" antolatzera goaz,  eta lehiaketa “Areatzako Mendi Martxan” itxiko da.

  Horretaz gain, gure kultur eta kirol eskeintza hedatu gura dogu: umeentzat hilero tailer bat eskeiniko dogu,  operara joango gara, eskiatzera, mendi astea prestatzen gabiz, bookcrossing-a martxan ipiniko dogu, arkeoloji hustiapenak ezagutzera joango gara, musika aste bi izango doguz; eta, nola ez, zineforum, arte, zientzia, planetarium, mendi urteerak, txapelketak, Arratiako historia,...

  Hau gutxi balitz, martien gure lehen urtea beteko dogu, eta hori ospatzeko  jai bat prestatzen gabiltza, babajan ta guzti. Baina martien, barriro ere, zuen etxeetara ate joka joango gara. Ilusioz betetako proiektu hau aurrera ateratzeko zuon laguntza ezinbestekoa da eta bazkide eta babesleen kanpaina barri bati ekingo deutsagu. Guretzat zuon arnasa atzean eukitea garrantzitsuena da.

Beraz… Animatu eta Bazkide egin!! Ia 300era heltzean garen!!


Tal y como explicamos en la presentación de nuestra memoria, el año 2013 ha sido un año duro, pero del que nos sentimos realmente orgullosos/as: 200 socios/as, 35 patrocinadores, más de 50 eventos culturales y deportivos organizados, 65 carteles, 130 "Me gusta" en Facebook, 7000 entradas en el blog,... así lo justifican.

  Para reforzar nuestro ego, el final de 2013 trajo consigo una muy buena noticia: desde la federación de montaña se nos comunicó que, a partir de 2014, Lamino Kirol Klub disponía de permiso para federar. En dos días hemos federado a 40 personas y, para celebrarlo, hemos organizado Areatzako lehen mendi fotografi lehiaketa, cuyos premios se repartirán en la “Areatzako mendi martxa”.

  Así y todo, queremos mejorar nuestra oferta cultural y deportiva; y, para ello, organizaremos talleres mensuales para los niños/as, iremos a la ópera, estamos preparando la Mendi Astea, pondremos en marcha un Bookcrossing, conoceremos yacimientos arqueológicos, celebraremos dos encuentros musicales… Y, por supuesto, continuaremos con las sesiones de zineforum, arte, ciencia, planetarium, salidas al monte, campeonatos varios, historia de Arratia,...

  Y por si todo esto fuera poco, en marzo cumplimos un año. Lo celebraremos con una “alubiada” y una gran fiesta. Pero en marzo también volveremos a tocar vuestras puertas. Para nosotros/as, este ilusionante proyecto no sería posible sin vuestra ayuda y compañía; no tendría ningún sentido. Este es un proyecto que estamos construyendo por y para todos/as;  por lo que volveremos a realizar la campaña de socios y patrocinadores. No somos nada sin vosotros. 

Animatu eta bazkide egin!! Ia 300era heltzean garen!!


2013/14 IKASTURTE hasiera



Ikasturte barri honetan, hamaika asmo eta 
egitasmokaz gatoz; hainbat ekintza, ibilbide, leku 
berriak  ezagutu eta hamaika bizipen konpartitzeko 
asmotan bueltatzen gara.
 
   Hiruhilabeteko programazioan, aurreko
urtean egin eta finkatutako musika, mendi, kirol,
zine,zientzia, arte eta bestelako zikloaz aparte,
arkeologia eta Arratiko historiari buruzko zikloa
aurkeztuko dogu. Areatza eta ingurua ezagutzeko
aukeraz gain, Juanjo Hidalgo eta beste arkeologo eta
historiadore batzuekaz batera, ingurua aztertu, ezagutu
eta horren inguruan hausnartzeko aukerak zabalduko
doguz. Honetaz aparte, pelukeria, komiki, bookcrossing
eta bestelako tailerrak aurkeztuz joango gara
apurke-apurke.

   Baina guretzat garrantzitsua da babesle eta bazkideei 
ekintzen eta proposamenen berri emotea.  Horregaitik,  
abenduaren 13an egingo dogun batzar informatiboan 
parte hartzera animatzen zaituztegu. Bertan,  
gure kontu, ekintza, azken urteko arazo eta asmoen 
berri emongo jatzue. 

   Hasi garen moduan amaituko dogu: 
ikastaro barria, hamaika ekintza…
                                     Mila esker guztiei!

Comenzamos este nuevo curso con la intención de realizar 
todo tipo de actividades,  conocer nuevos recorridos y caminos,  
compartir experiencias que enriquezcan nuestro día a día.

   Este trimestre tenemos que sumar a los ya habituales ciclos 
de música, arte,ciencia, monte y deporte, un nuevo espacio 
divulgativo referente a la arqueología y la historia de Arratia. 
Gozaremos de la oportunidad de aumentar nuestros 
conocimientos sobre Areatza y sus alrededores de la mano 
del prestigioso arqueólogo Juanjo Hidalgo. No es la única 
novedad de nuestro programa, ya que,  a lo largo del año 
presentaremos nuevas iniciativas como el taller de peluquería, 
el taller de comic, bookcrossing,...

   Para nosotros/as tan importante como programar, es informar 
a nuestros/as socios/as y patrocinadores de nuestra situación 
económica y nuestros planes de futuro.Por ello, os invitamos 
a participar en la reunión informativa que realizaremos 
el 13 de Diciembre. 

   Somos 200 socios/as!! Estamos seguros/as de llegar a 250 antes 
de fin de año!!
                                        Mila esker guztiei!